domingo, 18 de febrero de 2018


Egun on irakurle maiteak!

Oraingo honetan teknografia jarriko dut baina idatzi baino lehen galdera batzuei erantzuna emango diet.

Lehenengo galdera: zer da teknografia bat? Teknografia bat sortzen duen pertsonaren aurkezpen bat dela esan dezakegu, honetan agertzen dira pertsona horren bizipenak eta horrela ezagutzen hasiko gara edo gehiago ezagutuko dugu. Mota askotako teknografiak daude, ahoz, idatziz, irudien bidez, etab.

Hurrengo galdera: zer adierazi nahi dudan? Adierazi baino zer erakutsi nahi dut nitaz egin dut. Nire bizitzan egiten gustatzen zaizkidaten gauza gehienak jarri ditut, horrela ikusten duten pertsonak nire gustuak jakingo dituzte.

Hirugarren eta azken galdera: nola eginda dago? Galdera hau bi zentsutan ulertzen du, alde batetik, gogoekin eta interesarekin egin nuen, kasu honetan nire ikaskideek nitaz gehiago jakiteko balio zaidalako eta, beste alde batetik, nola sortu nuen, hau da, egin nituen urratsak amaitu arte, erraza izan zen, asko gustatzen zait esku lanak egitea, gehien kostatu zitzaidana idei izatea izan zen baina hortik aurrera dena bakarrik atera zen.

Hona hemen kartografiaren argazkia:
 


Teknografiarekin hasiko naiz, nire herrian ateratako argazkiak dira, batean anaia eta biok gaude txikitan, oso gazte ginenetik alorrean lan egiten erakutsi ziguten, nire osaba eta aitonaren lanbidea denez haiei laguntzeko ikasi genuen, horregatik gaur egun, oporretan joaten garenean, haiei laguntzen diegu. Beste irudian, pasa den udakoa da, osabak behiak dauzka eta joaten naizen bakoitzean laguntzen diot. Argazki hauek aukeratu ditut arlo akademikotik kanpo ikasteko aukera asko daudela frogatzeko, herrian nagoenean ikusten dut nola abereak laguntzen diren haien artean ezeren truke eta nolakoa zen bizitza orain dela urte asko ikusten dut, gaur egun lanbide hauek ez dira oso ohikoak, beraz, honetan “lan egitea” beste ikuspuntu bat emate, irakasle izaterakoan hemendik gauza asko oso lagungarriak izan ahal dira nire metodologia zehazteko. Irudi hauetan ikusten dena pedagogia nomada dela esan dezaket, ikastetxetik kanpo ikasten delako, munduarekin harremanetan jarriz.

Aurreko bi argazkien parean entrenatzen dudan taldearen argazkia dago, umeen talde bat entrenatzen dudan bigarren aldia da, bestea iaz entrenatu nuen. Denbora aurrera egin ahala nabaritzen dut nire entrenatzeko eredua moldatu dudala hasi nuenetik, esan nahi dut, egin ditudan akatsak edo hobetu ahal ditudan gauzak ikusten ditut eta bide desberdinak bilatzen ditut hobeto erakusteko kontzeptuak, hau egiteko, nirekin entrenatzen duten kideei entzuten ditut eta, nahiz eta txikiak izan, entrenatzen ditudan umeei entzuten ditut, arazoak badaude ariketa bat ulertzeko edo zerbait gaizki dagoela esaten didatenean kontuan izaten dut, edonorengatik ikas dezakegu, berdin du ze adina, sexua, kultura, nazionalitate duen.

Beherago begiratzen badugu, nire lagunen argazkiak ikusiko ditugu, klasekideak, betiko koadrila eta herriko lagunak dira hain zuzen.Pertsona guzti hauekin ikasten dut bizipenei esker, ekintza desberdinak eginez, talde bakoitzarekin gauza diferenteak eginez.

 Klasekideekin, gai akademikoaren gauza ikasten ditut, ideiak konpartituz edo esperientziak kontatuz, ere egiten ditugu aktibitateak eskolatik kanpo, kirola, afaltzera goaz, hainbesteren artean.

 Betiko koadrila, denbora gehien ematen dut haiekin, ikasketa desberdinak egiten ditugu eta ezagutzak partekatzen ditugu gure artean, beraz, gai desberdinei buruz gauzak dakigu, lagun hauekin adiskidetasuna lantzeko ariketa asko egiten ditut talde kirolak, mendira joan eta bakoitzak zerbait eraman gosaltzeko, barbakoak ere egiten ditugu, alkohola edaten dugunez egun bakoitzean bik eramaten dituzte autoak, beti berdinak ez eramateko.

 Azken lagun talde, baina garrantzitsuena niretzat, herriko lagunak dira, oporretan elkartzen gara herrian, hilabete bat ematen dugu elkarrekin bakarrik, denbora horretan aktibitate desberdinak egiten ditugu, festak, kirolak edo tabernetara joaten gara, azkenean herria txikia denez familia bat bezala gara, askok Gasteizkoak gara, honi esker batzuetan geratzen gara zerbait hartzeko eta gure bizitzaz hitz egiteko.

Hurrengo bi argazkiak, txikia nintzenean ikasi nituen gauza berriei buruz dira, argazkietan ikusi dezakegu nire lehenengo urratsak bizikletaz ibiltzen eta igeri egiten, oso argi daukat ariketa hauek ikasteko teoria ez dela ezertarako balio, praktikatzen ikasten direlako, akatsak eginez ikastea ondo dago, zertan hobetu ahal dugun ikusten dugulako.

Hurrengo argazkian, menperatzen, edo gutxienez, erabiltzen ditudan hizkuntzen hiztegiak dira, hauek erabilita hizkuntza bakoitzaren hitzen esanahiak ikasten ditut edo zerbait nola esaten den hizkuntza batean jakinda beste batean nola esaten den jakin dezaket, beraz, bertan agertzen den informazioa bilatuz eta irakurriz nire ezagutza hizkuntza bakoitzean gora egiten du.

Aurreko argazkiaren ezkerraldera begiratzen badugu, denboraldi honetako futbol taldearen argazkia ikusi dezakegu, futbolari esker asko ikasi dut laguntasuna eta esfortzuari buruz, lan egiten baduzu azkenean gauzak lortuko dituzu, ez dut lortu gauza ziragarririk baina bai finkatu nituen helburu batzuk.

Jarraitzeko, paisai baten irudia jarri dut, ikusten  dena alorra da, hain zuzen nire herritik bi minutura dagoen tokia, hara joaten naiz pentsatzera, arazoak ditudanean edo gaizki sentitzen naizenean eta bakarrik egon nahi dudanean nire gauzei buruz hausnartzeko. Leku honetara joaten naizenean niri buruz asko ikasten dut eta nire pertsona aldatzen dela sentitzen dut.

Behera begiratzen badugu, ikastolan egon nintzen azkeneko urtearen argazkia da, zergatik jarri dut hau? Pertsona horiekin hamasei urte eman nituen ikastolan eta nire bizitzan oso garrantzitsuak dira, momentu askotan lagundu didate baita nik haiei. Ikastolan nire koadrilako lagun guztiak ikasi dute eta futbol taldekoak ere bai.

Alkoholaren argazkia, hau txikia jarri dut osasunari kalte egiten diolako baina honi esker gauza asko ikasi ditzakegu, pertsonak kopa batekin irekiagoak dira, haien ideiak, pentsamenduak eta iritziak emateko erraztasun handiago dute, nik ere bai, horri esker ikuspuntu desberdinak ezagutu ditzakegu eta gure pentsatzeko era aldatu ahal da.

Futbolari buruzko beste argazki bat, honetan txikia nintzenean jolasten nuen taldea da, urte hori nire lehenengo urtea izan zela futbolean, asko ikasi nuen futbolari buruz. Lagunekin jolasteko joaten izena eman nuen, gero oso serio hartu nuen eta orain arte jarraitu dut jolasten urtero, lagun asko egin ditut honi esker eta lehen esan dudan moduan, kidetasunari buruz asko ikasten lagundu dit futbola.

Ondorengo argazkia etxeko lanak egiten da, ama eta aitak hauek egiten erakutsi didate, orain arte ez zaizkit askotarako balio baina oso lagungarria da hauek egiten jakitea etxetik joango naizenerako, nahiz eta momentu hori ailegatzeko denbora asko falta.

Azken aurreko argazkian, teknologia jarri dut, informazioa eskuratzeko eta gailu desberdinak erabiltzen ikasi dut, oso baliagarria da hori jakitea baina nire bizitzan ez dute garrantzi asko, oso gutxi erabiltzen ditudalako, edo hori uste dut, eta oso traketsa naizelako. Konpetentzia digitalak menperatzea oso lagungarria da nire etorkizuneko lanbiderako, beraz, ondo erabiltzen ikasi behar dut.

Azken irudia, nire idazmahai da, bertan orduak eta orduak sartu ditut ikasten, batzuetan zerbait ikasten nuen baina gehienetan egiten nuena memoriaz ikastea zen, horregatik gauza asko ahaztuak dauzkat. Beharrezkoa da nire bizitzan baina hainbat gauza aldatu behar ditut leku honetan positiboa izateko.

Bukatzeko,kartografiaren goialdean dagoen argazkia nire familiarena da, hor jarri dut nire bizitzako “elementurik” garrantzitsuena delako. Niri laguntzeko prest daude beti eta bizitzako egoera desberdinetan nola jokatu behar dudan erakutsi didate, hau da, testuinguru ezberdinetan moldatzen ikasi dut haiei esker. Azken urteetan mundua asko aldatu da, mundu digitalizatuan bizi gara gaur egun eta gurasoei esker integratuta nago mundu berri honetan, non teknologiak erabiltzen jakitea oso garrantzitsua da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario