jueves, 16 de noviembre de 2017

Kaixo guztioi!
            Gaur egingo dudan sarreran lau artikuluei buruzko hausnarketa bat izango da, gaia berdinari buruz hitz egiten dute baina bakoitzari lerro batzuk emango dizkiot. Gai nagusiak teknologia eta hezkuntza dira:

            Lehenengo artikulua, “La vision de los docentes sobre el aprendizaje de los jovenes”  da, artikulu honetan bost espezialista hezkuntza arloan parte hartzen dute.

            Artikuluan, elkarrizketa irakurri dezakegu, guztiok parte hartzen dute eta haien iritzia esaten dute. Ikastetxean eta ikastetxetik kanpo ikasten denari buruz hitz egiten dute, konturatzen dira motibazioa garrantzitsua dela ikasteko, beraz, ikasleek gustuko duten gauzak jakitea ezinbestekoa dela ondoriora ailegatu ziren.

            Ikasleak motibatzen dituzten gauzak ezagutzeko irakasleen ardura da, horregatik ikastetxetik atera behar dira ikasleak ondo ezagutzeko, haien egoerak ondo jakiteko eta horrela nondik joan behar diren ikusiko dute ikasketa prozesu on bat lortzeko.

            Artikulu honen azkeneko zatian Batxilergoari buruz da, gaur egun dagoen sistemarekin irtenbide bakarra Unibertsitatera joatea dela dirudi, ez da horrela baina behartuta gaudela hori lortzera esan genezake, batxilergoaren helburua hori baita, horretarako prestatzen dizute. Saiatu behar gara ikasleak ikasketa prozesuan sartzen, parte direla sentiaraztea eta nota baten bila ez joatea, baizik eta ikastera joatea ikastetxera.

            Bigarren artikulua “Más allá de las aulas: aprender en una sociedad cambiante” da, artikulu honetan bost pertsona parte hartzen dute ere bai. Hasieran, eskema bat ikusi dezakegu, bertan konparazio moduko bat egiten du ikastetxean ikasten duguna eta kanpoan ikasten dugunaren artean.

            Jarrain, azaltzen du ikasleek ikastetxetik kanpo ikasteko prest daudela bati, gogoekin egoten direla beti, hau gertatzen da motibatuta eta interesarekin daudelako, lehen aipatu dudan bezala, irakasleek ikasleak hobeto ezagutu behar dute, horrela gustuko dituzten gauzak jakin dituzte eta haien arreta eta kuriositatea piztea errazagoa izango da eta klasean adi egongo ziren, ikaskuntza on bat lortzen. Ikaskuntza egokia sortzeko metodologia berriak erabili behar dira edo hezkuntza tradizionala berritzea, azken finean, hezkuntza pertsona desberdinei egokitzea da helburua.

            Hirugarren artikulua “Múltiples alfabetismos en la sociedad contemporánea” da, artikulu hau bi pertsonen artean idatzi zuten.

            Testu honetan alfabetizazioaz hitz egiten da, definizio berri bat eman behar diogula esaten digute, UNESCO-k ezartzen du oinarrizkoa dela pertsona guztiek  haien bizitza osoan zehar ikasten jarraitzeko. Honek, ez du esan nahi bakarrik idazte eta irakurtzen jakin behar dugula, bizitzan zehar biziko ditugun egoeretara egokitzea gure hitz egiteko modua da. Horretarako, ikasi beharko dugu komunikatzeko bide berriak erabiltzen.

            Laugarren eta azken artikulua “Repensar el aprendizaje en la era de la cultura digita” da, artikulu honetako gai nagusia teknologia da. Betiko galderari buruz hitz egiten dute, ona da teknologia hezkuntzan sartzea?

            Etengabeko eztabaida, irakasle askoren ustez teknologia kalte handia egiten dio hezkuntzari, gainera, denbora dezente daramate esaten sartuko dutela hezkuntza sistema baina ez dira ausartzen edo bakarrik pixka bat sartzen dute beldur daudelako.

            Beste aldetik, teknologiaren alde dauden hainbat irakasle daude, gaur egun pertsona guztiak edo gehienak erabiltzen ditugu eta komunikatzeko tresna oso baliagarria da. Aurreko artikuluan azaldu dutenez, komunikatzeko bide berriak erabiltzen jakin behar dugu alfabetizatuak izateko eta tekonologia ezinbestekoa izango da gure bizitzetan edo ezinbestekoa da jadanik.


            Bukatzeko, ados nago artikuluen ideiekin, oso garrantzitsua iruditzen zait teknologiaren gai, nire ustez hezkuntza sisteman protagonismo gehiago izan behar zuen baina jakin behar da nola irakatsi.    

No hay comentarios:

Publicar un comentario