jueves, 16 de noviembre de 2017

Egun on! 

Gaur klasean zer ikasten dugunari buruz hitz egin dugu eta ikerketa bat egingo dugu, kartografia batean irudikatuko dugu hurrengo egunetan, hasi baino lehen, bost galderei erantzun behar izan diegu,.

Nola aurre egiten diozu ikerketari?

Irakasleak ikerketa planteatu duenean ez dut oso ondo ulertu, gero zenbait galdera egin ditu gairen inguruan eta ikaskideen erantzunei esker ulertzen hasi naiz. Azkenean, ondo ulertu dut egin beharrekoa, interesgarria iruditzen zait eta gogoekin aurre egingo diot, arlo akademikoan eta ez akademikoan nola ikasten dudan ikertzeko irrikan nago.

Nolako galderak etortzen zaizkizu burura?

Ikertzeko galderak sortzea ezinbestekoa da, oraindik ez dut pentsatu egin ahal ditudan galderetan baina idei batzuk dauzkat:
-Noiz ikasten dut?
-Nola ikasten dut? (metodologia)
-Nola antolatzen naiz ikasteko? (denbora)
-Zer ikasten dut? (arlo akademikoan eta ez akademikoan)
-Zer erabiltzen dut ikasteko? (apunteak, liburuak...)
-Non ikasten dut?
Denbora aurrera joan ahala galdera gehiago etorriko zaizkit burura.

Nolako erronkak aurkezten dizkizu?

Nire burua ikertzen dudan lehen aldia izango da, nondik hastea erabakitzea zaila izango da, ikasketa prozesua ikertzea, erronka gehiago egon dira.

Nolako ekarpena egin ahal diozu tailerrari?

Egin behar dena egiten, beharrezkoa den guztia ekartzen, ikas-kideei laguntzen eta eramaten dudan informazioa haiekin partekatzen.

Zer espero duzu ikastea?

Nire ikasketa eredua ikertuko dudanez, honen akatsak edo gaizki egiten ditudan gauzak zuzentzeko bideak aurkitzea eta nire klase kideen prozesuetaz ikastea ere bai.


Tailer honetan ikasiko dut nolakoa den nire lan egiteko eredua, arlo akademikoan eredu bat erabiltzen dudala konturatuko naiz, arlo ez akademikoan ikasteko beste eredu bat dudala ere ikusiko dut, biak nolakoak diren argi daukadanean konparatuko ditut, alde onak eta alde txarrak aztertuko ditut eta azkenean, zertan hobetu dezaket bakoitza jakingo dut, beraz, ikerketa honetan arreta handia jarriko dut, nire etorkizunerak oso baliagarria izango baita, eskolatik kanpo eta eskolan ikasten dudana elkarren osagaia izatea lortzen saiatuko naiz.






No hay comentarios:

Publicar un comentario