martes, 14 de noviembre de 2017

Kaixo irakurle maiteak!


Gaur bigarren ariketa egiten hasi gara, hau egiteko Chema Madoz-en argazki bat aukeratu behar izan dugu eta erlazionatu behar izan dugu irudia, gure esperientziekin eta irakurri ditugun artikuluekin. irakasleak sei irudi eman dizkigu aukeratzeko, hona hemen nik aukeratukoa:

  academia.jpg

Estolda-zuloaren argazkia aukeratu dut ikastolan ikasi nuen guztia ez zaidalako ezertarako balio nire bizitzan, balio izan didan gauza bakarra edo ikasgai bakarra matematikak izan dira eta gustuko ditudalako. Bestaldetik, irakurri ditugun artikuluekin erlazionatzen dut ikasketa prozesu bat dagoela ezarrita ikasle guztientzat, ez dute kontuan hartzen bakoitzak dauzkan zailtasunak ezta ikastetxetik kanpo dauzkaten egoerak. 

Horregatik, ikasle askoren motibazioa eta interesa hezkuntzan azkar galtzen da. Gobernuak ezarri nahi dute teknologiaren erabilpena hezkuntzan apaintzeko eta esateko zerbait egiten dutela. Teknologia irudian agertzen den zintzilikariaren funtzioa dauka hezkuntzan, gaizki dagoen edo itsusi den zerbait apaintzeko.


Azkenik, estoldek hiri bateko zaborra ezkutatzen dute, zabor horretatik gehien bat behar den tokietan bota ez delako hor dago, beraz, ikusiko bagenu bertan dagoen guztia ikasiko genuke zer egin genezakeen gure hiri eta mundua hobetzeko. Berdin gertatzen da hezkuntzarekin eta ikastetxetik kanpo ikasten denarekin, bi ikas leku hauen artean zubi bat sortu beharko genuke, biak elkartzen baditugu hezkuntza osoa lortuko genuke, baina hori lortzeko bide eta aukera egokiak egin beharko ditugu, eta behien praktikan jartzen dugula, sortzen diren arazoei konponbidea eman.

No hay comentarios:

Publicar un comentario