Arratsalde on! Gaur nitaz aspertuko zarete, orain klasean ikusitako beste film baten hausnarketa zintzilikatzen dizuet.
Klasean ikusi dugun bigarren filma “Laurence anyways” da, gizon gaztea, literatura irakaslea, neska laguna dauka, bizitza oso ona dauka, arazorik gabe baina dena aldatzen da azaltzen dienean bere familiari eta lagunei egin nahi duena.
Zer da Laurence egin nahi duena? Egin nahi duena sexu
aldaketa da, hasieran emakumeen arropa erabiltzen hasten da, ikasleek ondo
hartu zuten baina arazoak zuzendaritzatik hasten dira gaizki ikusten dutelako
bere sexu aldaketa eta kalera botatzen dute. Bere bikotearekin ere arazoak
izaten ditu, hasieran bere laguntasuna dauka baina denbora aurrera egin ahala
gauzak okertzen dira eta, azkenean, banatzen dira.
Pelikula honetan klasean lantzen ari duguna ondo ikusten
baina ez ikasleen ikuspuntutik baizik eta irakasleen ikuspuntutik, esan nahi
dudana da ikasgai askotan ikusten ari garela zer gertatzen den halako ikasle
bat gure klasean badago nola jokatu. Laurencei egiten diotena oso gaizki dago,
ez dutelako kontuan hartzen berak duen irakasteko gaitasuna, bakarrik begiratzen
dute bere pertsonalitatea eta bere gorputzarekin egin nahi duena. Pertsona
guztiak errespetatu behar ditugu eta denok ditugun aukerak izan behar dituzte
berdin zer sentitzen diren.
No hay comentarios:
Publicar un comentario