jueves, 12 de abril de 2018

Gaur lana pilatzen ari zait, beste sarrera bat, oraingo honetan klasean ikusitako filma baten hausnarketa, bertan irakurri ahalko duzue laburpen txiki bat eta zer pentsatzen dut filman gertatutakoari buruz.


Klasean “La caza” filma ikusi dugu, bertan berrogei urteko gizon baten bizitza ikusten dugu. Gizon honek, Lucas, dibortzio bat izan du eta herri txiki batera mugitzen da bere bizitza berriz hasteko, bertan irakasle bezala lan egiten du, neska lagun berri bat dauka eta bere semearekin duen harremana konpontzen saiatzen da.

Dena ondo doazela zirudien, neska lagunarekin ondo, bere semearekin duen harremana hobetu zen eta ikastetxean eroso zegoen, ikasleek asko maite zuten eta bere harremana beste irakasleekin ona zen. Baina egun batean dena hondatu zen ikasle baten komentario baten erruagatik, gainera, iruzkin hori gezurra zen.

Ikasleak esan zuena izan zen Lucasek zakila erakutsi ziola, neska irakasleei esan zien eta hauek poliziari deitu zioten, momentu horretatik aurrera herri guztia Lucas aurka jarri zen, ez zioten ezer egiten uzten, ezta supermerkatuan erosi, hori guztia nahiko ez bazen jo zioten eta zeukan txakurra hil zuten. Azkenean neska egia esaten du eta Lucas barkatzen dute.

Film honetan ikusi dudana niri gertatu ahal zait etorkizunean, kontu handia izan behar dugu irakasleok ikasleekin sortzen ditugun harremanekin, hurbilak izan behar dira haiek buruz ahal dugun guztia jakiteko baina ondo neurtu behar dugu hurbiltasun hori, konfiantza gehiegi izatea oso ona ez baita.

Sarrera honekin bukatzeko Chendler testaren emaitza azalduko dizuet, test honek sexu hutsunea neurtzen du. Filman, bakarrik aurkitu nuen eszena bakarrean, ikastolan zeuden hiru emakume hitz egiten eta gaia ez zeukan zerikusirik gizonekin, arazoa zuen neskari buruz hitz egiten ari ziren.
 

No hay comentarios:

Publicar un comentario