“CONECTADOS”
Aurreko saio
batean Jordi Evoleren “Salvados” programaren saio bat ikusi genuen “Conectados”,
bertan teknologiari buruz hitz egiten dute, hain zuzen, ondo edo gaizki
erabiltzen dugun. Saio honetan denbora asko ematen du elkarrizketatzen gai espezializatuta
dagoen psikologo batekin eta zentratzen dira mugikorren erabilpenean.
Nola aldatu da
bizitza mugikorrei esker? Gauza bakunetan ikusi dezakegu hori, lehen, esnatzeko
iratzargailua erabiltzen genuen orain, berriz, mugikorraren alarma jartzen dugu,
ordua jakiteko lehen erlojua eramaten genuen orain, aldiz, mugikorra erabiltzen
dugu. Sozializatzeko momentuan ere aldatu da bizitza, sare sozialak erabiltzen
baditugu edonorekin komunikatu ahal gara, berdin da munduko beste puntan egon
eta honi esker aurrez aurre norbait ezagutzea galdu egin da.
Saio honetan
garrantzi handia eman diote sakelako mugikorrei eta gazteek nola erabiltzen
dute. Hasieran neska bat ateratzen da bere bizitzaz hitz egiten, esnatzen denetik
lotara joan arte mugikorrarekin dago, berdin zaio non egon. Neska honek azaldu
duena gazte gehienak egiten dute eta penagarria da ikustea hori kaleetan, lehen
orduak ematen genituen kalean jolasten, gaur egun geratzen badute banku batean
esertzeko da bakoitzak bere mugikorrarekin jolasten edo sare sozialak erabiltzen,
haien artean komunikatu gabe.
Gazteak dakite
non sartzen ari diren? Normalean jakingo dute non sartu diren edo norekin ari
diren hitz egiten baina batzuetan pantailaren beste aldean edonork egon ahal da
eta hori jakin behar dute. Sare sozialetan edonork sortu ahal du perfil faltsu
bat, laguna izateko eskaera bidali, onartu eta zutaz dena jakin dezake arazorik
gabe, hau gertatzen da gazte askok gero eta jarraitzaile gehiago izan nahi
dituztelako, beraz, teknologiak eta sare sozialak ondo erabiltzen erakutsi
behar diegu.
Hau guztia
gertatzen da gure erruagatik, ume bati oso txikia denetik mugikorra uste
badiogu bat eduki nahiko du berarentzat, gaur egun gero eta azkarrago oparitzen
diete mugikorrak umeei eta hori oso kaltegarria da, hamar urterekin mugikorra
izaten dute, sare sozialekin hasten dira eta ez dira konturatzen interneten
dauden arriskuak. Egin behar duguna da, gurasoak ez diete mugikorrak utzi behar
eta beharrezkoa ez izan arte ez oparitu bat.
Bukatzeko, denok
adizioa dugu mugikorrei, gure bizitza aldatu baitute era batean edo bestean,
gure esku dago hori aldatzea eta garrantzi gehien ematen diot aurrez aurreko
elkarrizketak berreskuratzeari.
No hay comentarios:
Publicar un comentario