lunes, 30 de abril de 2018


                   On line eta off line

Hiru egoera non on line sentitzen naiz:

-Mugikorra erabiltzen dudanean: denetarik egiten dut, informazioa bilatu, jolastu, interneten dauden dendetan begiratu, etab. Batzuetan pentsatzen nire denbora ondo aprobetxatzen dudala baina gehienetan konturatzen naiz denbora asko galdu dudala ezer egin gabe. Mugikorrarekin nagoenean sentitzen dut gauza baliogarriak egiten ari ditudala, interesa daukadalako egiten ari dudanean. 

-Unibertsitatean: behar dudan materiala deskargatu, berriak irakurri eta irakasleen power pointak begiratu. Askotan pentsatzen dut gehiago nahi dudala informazioa paperean edukitzea ordenagailuan baino. Sentitzen dut ordenagailu edo gailu teknologiko gabe ezin izango nuela klasera joan beharrezkoa delako irakasgai gehienetan.

-Sare sozialak erabiltzean: lagunekin komunikatzen naiz, igotzen dituzten gauzak begiratzen ditut, lagun berriak egiteko ere erabili ahal dira, pertsonai famatuen bizitzaz jakiteko, etab. Sarritan pentsatzen dut zergatik erabiltzen ditudan, bertan nire bizitzan egiten ditudan gauza guztiak jartzen baititut. Sentitzen dut sare sozialei esker kontrolatzen gaituztela.

Hiru egoera non off line sentitzen naizen, hemen bi momentu aurkitu ditut bakarrik:

-Herrian nagoenean: mugikorra ez dut erabiltzen egun osoan, gauean bai ez dudalako ezer egiten. Ez dut ezertan pentsatzen, egiten ditudan gauzetan zentratzen naiz beste guztia ahaztuz. Bakea, deskonexioa eta erlaxatuta sentitzen naiz.

-Kirola egiten dudanean: ez dut gailu teknologikorik erabiltzen, nekatzen naizenean edo entrenatzailea esaten dudanean bukatu dugula gelditzen naiz. Egiten ari naizen kirolean zentratzen naiz eta zer egin dezaket ondo egiteko pentsatzen dut. Poztasuna, kirola asko gustatzen zaidalako.  

Bukatzeko, erosoago sentitzen naiz “off line” nagoenean, aske sentitzen naiz eta ez dago inork ni kontrolatzen baina gaur egun “on line” egotea ezinbestekoa da sozietate honetan integratuta sentitzeko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario