lunes, 14 de mayo de 2018


La ilusión de una vida sin Internet

Internet gabeko bizitza posiblea da? Nire ustez, gaur egungo bizitzari Internet kentzen badiozu arazoak egon ziren arlo gehienetan, guztiak ez esateagatik.

Gaurko sozietatea Internet behar du edozer egiteko edozein momentuan, berdin du lanean egotea, erosketak egiten egotea edo ohean sartuta egotea. Hain handia da adizioa normal ikusten dugula gailu teknologikoak erabiltzea leku guztietan eta honek alde negatibo asko ekartzen ditu.

Sare sozialei esker kontrolatzen gaituzte eta hauek maneiatzen dituztenek nahi duten tokira eramaten gaituzte, gure kontuetan sartzen dira eta ikusten dute zer gustatzen zaigun, ondoren, gai horiei buruz publizitatea sartzen digute edo sare sozial batean zeri eman diozun “like” kontuan izanda beste sare sozialetan zure gustukoa den hori buruz jartzen dizute publizitatea. Honen ingurua adibide bat daukat, niri gertatu zitzaidan, “Whatsapp”-en pertsona batekin hitz egin nuen tatuajeei buruz, hortik aurrera “Instagram”en tatuaje denden publizitatea agertzen zait egunero.

Beraz, behin Interneten sartzen zarela ateratzea oso zaila da beharrezkoa iruditzen zaigulako, egia oso erosoa dela mugitu gabe edozein gauza egin dezakegulako baina honi esker kontrolatzen gaituzte.  

No hay comentarios:

Publicar un comentario