EMAKUMEAK HEZKUNTZA
Txikitatik
entzun dut Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako irakasleak emakumeak direla edo
gehien bat direla, ikasi nuen ikastetxean gehien bat emakumeak ziren baina
Bigarren Hezkuntzan eta Batxilergoan emakumeen eta gizonen kopurua parekoa zen.
Lehen
Hezkuntzan eta Haur Hezkuntzan dagoen desberdintasun hori bukatzen ari da, nire
begiekin ikusi dut emakume eta gizonen kopuru horiek berdindu egin direla, egia
da ez ditudala ikusi ikastetxe guztiak baina zenbaitetan egon naiz eta
berdintasuna dagoela esango nuke.
Beste
kontu bat da ze kargu daukaten gizonak eta emakumeak, hau da, zuzendariak,
koordinatzaileak, azken finean kargu indartsuenak gizonenak dira, gauza horiek
konpondu behar dira, ez dut esan nahi kargu horiek emakumeenak izan behar
direla baizik eta berdintasuna bilatu behar dugula eta hori esker hezkuntza
hobeto ibiliko da.
Bukatzeko,
uste dut aurrerapenak egon direla emakumeen egoera hezkuntzan, oraindik gauza
asko hobetu behar dira baina daramagun bidea ona dela esango nuke.
No hay comentarios:
Publicar un comentario