Kaixo irakurle maiteak!
Agur esateko momentua ailegatu da baina bukatu baino lehen kurtso osoan zehar egindako lan guztien laburpentxo bat egingo dizuet. Ikasgaia hiru multzotan banatuta dago eta horrela erakutsiko dizuet.
Kurtsoa hasteko gaur egun nola ikastendugun azaldu behar izan nuen eta hausnartzeko Chema Madoz-en argazki bat erabili nuen. Gai honekin harremana dauka hurrengo ariketa, zer ikasten dugunari buruz ikerketa bat egin genuen eta hau erabili dut beste sarrera baterako. Gero, zenbait artikulu irakurri behar izan nituen eta haien inguruan hausnarketa egin. Gai honekin jarraituz, bi bideo ikusi genituen klasean eta hauen inguruan bi mapa egin nituen, bat konpetentzia teknologikoei buruz eta bestea konpetentzia digitalei buruz. Tailerrarekin jarraitu eta beste ariketa bat egin behar izan nuen, ariketa honetan nola ikasten dudan galderari erantzuna emateko kartografiaeta teknografia egin nituen. Kartografiarekin bukatzeko, QR kodea jarri nuen sortutako bideoa ikusteko.

Ikasgaiaren bigarren tailerrean, bi filma ikusi genituen klasean “La caza” eta “Laurance Anyways” eta hauen inguruan hausnarketak egin nituen. Hurrengo egin beharra taldeka izan zen, bertan hezkuntzarekin harremana zeukan zerbait sortu behar genuen makey-makey bat erabiliz.
Azkeneko tailerra, Salvados programaren sai bat ikusi genuen, “Conectados”, eta honi buruz hausnarketa bat egin nuen. Ondoren, hiru egoera non nire burua off-line eta on-line azaldu behar nituen. Azken aurreko sarreran internet gabeko bizitza posible den galderari erantzuna eman behar nion eta bukatzeko emakumeak hezkuntzan duten garrantziari buruz idatzi nuen.
Hau izan da guztia, espero dut zuen gustukoa izatea hemen uzten dudan lana.
Laster arte!
No hay comentarios:
Publicar un comentario