jueves, 24 de mayo de 2018

Kaixo irakurle maiteak!
 

Agur esateko momentua ailegatu da baina bukatu baino lehen kurtso osoan zehar egindako lan guztien laburpentxo bat egingo dizuet. Ikasgaia hiru multzotan banatuta dago eta horrela erakutsiko dizuet.


Kurtsoa hasteko gaur egun nola ikastendugun azaldu behar izan nuen eta hausnartzeko Chema Madoz-en argazki bat erabili nuen. Gai honekin harremana dauka hurrengo ariketa, zer ikasten dugunari buruz ikerketa bat egin genuen eta hau erabili dut beste sarrera baterako. Gero, zenbait artikulu irakurri behar izan nituen eta haien inguruan hausnarketa egin. Gai honekin jarraituz, bi bideo ikusi genituen klasean eta hauen inguruan bi mapa egin nituen, bat konpetentzia teknologikoei buruz eta bestea konpetentzia digitalei buruz. Tailerrarekin jarraitu eta beste ariketa bat egin behar izan nuen, ariketa honetan nola ikasten dudan galderari erantzuna emateko kartografiaeta teknografia egin nituen. Kartografiarekin bukatzeko, QR kodea jarri nuen sortutako bideoa ikusteko.
 

Ikasgaiaren bigarren tailerrean, bi filma ikusi genituen klasean “La caza” eta “Laurance Anyways” eta hauen inguruan hausnarketak egin nituen. Hurrengo egin beharra taldeka izan zen, bertan hezkuntzarekin harremana zeukan zerbait sortu behar genuen makey-makey bat erabiliz.

Azkeneko tailerra, Salvados programaren sai bat ikusi genuen, “Conectados”, eta honi buruz hausnarketa bat egin nuen. Ondoren, hiru egoera non nire burua off-line eta on-line  azaldu behar nituen. Azken aurreko sarreran internet gabeko bizitza posible den galderari erantzuna eman behar nion eta bukatzeko emakumeak hezkuntzan duten garrantziari buruz idatzi nuen.

Hau izan da guztia, espero dut zuen gustukoa izatea hemen uzten dudan lana.

Laster arte!
 
 
 
 
 
 

lunes, 14 de mayo de 2018


EMAKUMEAK HEZKUNTZA

            Txikitatik entzun dut Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako irakasleak emakumeak direla edo gehien bat direla, ikasi nuen ikastetxean gehien bat emakumeak ziren baina Bigarren Hezkuntzan eta Batxilergoan emakumeen eta gizonen kopurua parekoa zen.

            Lehen Hezkuntzan eta Haur Hezkuntzan dagoen desberdintasun hori bukatzen ari da, nire begiekin ikusi dut emakume eta gizonen kopuru horiek berdindu egin direla, egia da ez ditudala ikusi ikastetxe guztiak baina zenbaitetan egon naiz eta berdintasuna dagoela esango nuke.

            Beste kontu bat da ze kargu daukaten gizonak eta emakumeak, hau da, zuzendariak, koordinatzaileak, azken finean kargu indartsuenak gizonenak dira, gauza horiek konpondu behar dira, ez dut esan nahi kargu horiek emakumeenak izan behar direla baizik eta berdintasuna bilatu behar dugula eta hori esker hezkuntza hobeto ibiliko da.

            Bukatzeko, uste dut aurrerapenak egon direla emakumeen egoera hezkuntzan, oraindik gauza asko hobetu behar dira baina daramagun bidea ona dela esango nuke.  

La ilusión de una vida sin Internet

Internet gabeko bizitza posiblea da? Nire ustez, gaur egungo bizitzari Internet kentzen badiozu arazoak egon ziren arlo gehienetan, guztiak ez esateagatik.

Gaurko sozietatea Internet behar du edozer egiteko edozein momentuan, berdin du lanean egotea, erosketak egiten egotea edo ohean sartuta egotea. Hain handia da adizioa normal ikusten dugula gailu teknologikoak erabiltzea leku guztietan eta honek alde negatibo asko ekartzen ditu.

Sare sozialei esker kontrolatzen gaituzte eta hauek maneiatzen dituztenek nahi duten tokira eramaten gaituzte, gure kontuetan sartzen dira eta ikusten dute zer gustatzen zaigun, ondoren, gai horiei buruz publizitatea sartzen digute edo sare sozial batean zeri eman diozun “like” kontuan izanda beste sare sozialetan zure gustukoa den hori buruz jartzen dizute publizitatea. Honen ingurua adibide bat daukat, niri gertatu zitzaidan, “Whatsapp”-en pertsona batekin hitz egin nuen tatuajeei buruz, hortik aurrera “Instagram”en tatuaje denden publizitatea agertzen zait egunero.

Beraz, behin Interneten sartzen zarela ateratzea oso zaila da beharrezkoa iruditzen zaigulako, egia oso erosoa dela mugitu gabe edozein gauza egin dezakegulako baina honi esker kontrolatzen gaituzte.