lunes, 30 de abril de 2018


                   On line eta off line

Hiru egoera non on line sentitzen naiz:

-Mugikorra erabiltzen dudanean: denetarik egiten dut, informazioa bilatu, jolastu, interneten dauden dendetan begiratu, etab. Batzuetan pentsatzen nire denbora ondo aprobetxatzen dudala baina gehienetan konturatzen naiz denbora asko galdu dudala ezer egin gabe. Mugikorrarekin nagoenean sentitzen dut gauza baliogarriak egiten ari ditudala, interesa daukadalako egiten ari dudanean. 

-Unibertsitatean: behar dudan materiala deskargatu, berriak irakurri eta irakasleen power pointak begiratu. Askotan pentsatzen dut gehiago nahi dudala informazioa paperean edukitzea ordenagailuan baino. Sentitzen dut ordenagailu edo gailu teknologiko gabe ezin izango nuela klasera joan beharrezkoa delako irakasgai gehienetan.

-Sare sozialak erabiltzean: lagunekin komunikatzen naiz, igotzen dituzten gauzak begiratzen ditut, lagun berriak egiteko ere erabili ahal dira, pertsonai famatuen bizitzaz jakiteko, etab. Sarritan pentsatzen dut zergatik erabiltzen ditudan, bertan nire bizitzan egiten ditudan gauza guztiak jartzen baititut. Sentitzen dut sare sozialei esker kontrolatzen gaituztela.

Hiru egoera non off line sentitzen naizen, hemen bi momentu aurkitu ditut bakarrik:

-Herrian nagoenean: mugikorra ez dut erabiltzen egun osoan, gauean bai ez dudalako ezer egiten. Ez dut ezertan pentsatzen, egiten ditudan gauzetan zentratzen naiz beste guztia ahaztuz. Bakea, deskonexioa eta erlaxatuta sentitzen naiz.

-Kirola egiten dudanean: ez dut gailu teknologikorik erabiltzen, nekatzen naizenean edo entrenatzailea esaten dudanean bukatu dugula gelditzen naiz. Egiten ari naizen kirolean zentratzen naiz eta zer egin dezaket ondo egiteko pentsatzen dut. Poztasuna, kirola asko gustatzen zaidalako.  

Bukatzeko, erosoago sentitzen naiz “off line” nagoenean, aske sentitzen naiz eta ez dago inork ni kontrolatzen baina gaur egun “on line” egotea ezinbestekoa da sozietate honetan integratuta sentitzeko.

“CONECTADOS”

Aurreko saio batean Jordi Evoleren “Salvados” programaren saio bat ikusi genuen “Conectados”, bertan teknologiari buruz hitz egiten dute, hain zuzen, ondo edo gaizki erabiltzen dugun. Saio honetan denbora asko ematen du elkarrizketatzen gai espezializatuta dagoen psikologo batekin eta zentratzen dira mugikorren erabilpenean.

Nola aldatu da bizitza mugikorrei esker? Gauza bakunetan ikusi dezakegu hori, lehen, esnatzeko iratzargailua erabiltzen genuen orain, berriz, mugikorraren alarma jartzen dugu, ordua jakiteko lehen erlojua eramaten genuen orain, aldiz, mugikorra erabiltzen dugu. Sozializatzeko momentuan ere aldatu da bizitza, sare sozialak erabiltzen baditugu edonorekin komunikatu ahal gara, berdin da munduko beste puntan egon eta honi esker aurrez aurre norbait ezagutzea galdu egin da.

Saio honetan garrantzi handia eman diote sakelako mugikorrei eta gazteek nola erabiltzen dute. Hasieran neska bat ateratzen da bere bizitzaz hitz egiten, esnatzen denetik lotara joan arte mugikorrarekin dago, berdin zaio non egon. Neska honek azaldu duena gazte gehienak egiten dute eta penagarria da ikustea hori kaleetan, lehen orduak ematen genituen kalean jolasten, gaur egun geratzen badute banku batean esertzeko da bakoitzak bere mugikorrarekin jolasten edo sare sozialak erabiltzen, haien artean komunikatu gabe.

Gazteak dakite non sartzen ari diren? Normalean jakingo dute non sartu diren edo norekin ari diren hitz egiten baina batzuetan pantailaren beste aldean edonork egon ahal da eta hori jakin behar dute. Sare sozialetan edonork sortu ahal du perfil faltsu bat, laguna izateko eskaera bidali, onartu eta zutaz dena jakin dezake arazorik gabe, hau gertatzen da gazte askok gero eta jarraitzaile gehiago izan nahi dituztelako, beraz, teknologiak eta sare sozialak ondo erabiltzen erakutsi behar diegu.

Hau guztia gertatzen da gure erruagatik, ume bati oso txikia denetik mugikorra uste badiogu bat eduki nahiko du berarentzat, gaur egun gero eta azkarrago oparitzen diete mugikorrak umeei eta hori oso kaltegarria da, hamar urterekin mugikorra izaten dute, sare sozialekin hasten dira eta ez dira konturatzen interneten dauden arriskuak. Egin behar duguna da, gurasoak ez diete mugikorrak utzi behar eta beharrezkoa ez izan arte ez oparitu bat.

Bukatzeko, denok adizioa dugu mugikorrei, gure bizitza aldatu baitute era batean edo bestean, gure esku dago hori aldatzea eta garrantzi gehien ematen diot aurrez aurreko elkarrizketak berreskuratzeari.     

domingo, 15 de abril de 2018


Kaixo irakurle maiteak!

Sarrera honetan The Special Ones taldeak egindako lana makey-makey-arekin ikusiko duzue. Bideo ikusi baino lehen azalpena uzten dizuet.

Gaur egun, gizonen eta emakumeen arteko desberdintasun eta berdintasunak aurkezteko eta estereotipoekin apurtzeko, makey-makey aparatua erabili dugu. Scratch programaren birtartez, gai honi buruzko galdera batzuk sortu ditugu, bakoitzean zientifikoki frogatuta dauden bi erantzun posible jarriz. Makey-makey aparatua ordenagailura konektatuz, galderak pultsadore batzuen bitartez erantzutea lortu dugu ikastoletan umeek honen inguruan ikasteko asmoz.
Galdera hauen helburu nagusia, bideoan aipatu dugun bezala, gizarteak genero rolen inguruan dituen estereotipoak haustea da, eta horretarako, galdera bakoitzaren erantzuna aztertuko dugu, berdintasuna azaltzeko hau ikasleen buruan egon ez ezean.
 

 

jueves, 12 de abril de 2018


Arratsalde on! Gaur nitaz aspertuko zarete, orain klasean ikusitako beste film baten hausnarketa zintzilikatzen dizuet.

Klasean ikusi dugun bigarren filma “Laurence anyways” da, gizon gaztea, literatura irakaslea, neska laguna dauka, bizitza oso ona dauka, arazorik gabe baina dena aldatzen da azaltzen dienean bere familiari eta lagunei egin nahi duena.

Zer da Laurence egin nahi duena? Egin nahi duena sexu aldaketa da, hasieran emakumeen arropa erabiltzen hasten da, ikasleek ondo hartu zuten baina arazoak zuzendaritzatik hasten dira gaizki ikusten dutelako bere sexu aldaketa eta kalera botatzen dute. Bere bikotearekin ere arazoak izaten ditu, hasieran bere laguntasuna dauka baina denbora aurrera egin ahala gauzak okertzen dira eta, azkenean, banatzen dira.

Pelikula honetan klasean lantzen ari duguna ondo ikusten baina ez ikasleen ikuspuntutik baizik eta irakasleen ikuspuntutik, esan nahi dudana da ikasgai askotan ikusten ari garela zer gertatzen den halako ikasle bat gure klasean badago nola jokatu. Laurencei egiten diotena oso gaizki dago, ez dutelako kontuan hartzen berak duen irakasteko gaitasuna, bakarrik begiratzen dute bere pertsonalitatea eta bere gorputzarekin egin nahi duena. Pertsona guztiak errespetatu behar ditugu eta denok ditugun aukerak izan behar dituzte berdin zer sentitzen diren.
Gaur lana pilatzen ari zait, beste sarrera bat, oraingo honetan klasean ikusitako filma baten hausnarketa, bertan irakurri ahalko duzue laburpen txiki bat eta zer pentsatzen dut filman gertatutakoari buruz.


Klasean “La caza” filma ikusi dugu, bertan berrogei urteko gizon baten bizitza ikusten dugu. Gizon honek, Lucas, dibortzio bat izan du eta herri txiki batera mugitzen da bere bizitza berriz hasteko, bertan irakasle bezala lan egiten du, neska lagun berri bat dauka eta bere semearekin duen harremana konpontzen saiatzen da.

Dena ondo doazela zirudien, neska lagunarekin ondo, bere semearekin duen harremana hobetu zen eta ikastetxean eroso zegoen, ikasleek asko maite zuten eta bere harremana beste irakasleekin ona zen. Baina egun batean dena hondatu zen ikasle baten komentario baten erruagatik, gainera, iruzkin hori gezurra zen.

Ikasleak esan zuena izan zen Lucasek zakila erakutsi ziola, neska irakasleei esan zien eta hauek poliziari deitu zioten, momentu horretatik aurrera herri guztia Lucas aurka jarri zen, ez zioten ezer egiten uzten, ezta supermerkatuan erosi, hori guztia nahiko ez bazen jo zioten eta zeukan txakurra hil zuten. Azkenean neska egia esaten du eta Lucas barkatzen dute.

Film honetan ikusi dudana niri gertatu ahal zait etorkizunean, kontu handia izan behar dugu irakasleok ikasleekin sortzen ditugun harremanekin, hurbilak izan behar dira haiek buruz ahal dugun guztia jakiteko baina ondo neurtu behar dugu hurbiltasun hori, konfiantza gehiegi izatea oso ona ez baita.

Sarrera honekin bukatzeko Chendler testaren emaitza azalduko dizuet, test honek sexu hutsunea neurtzen du. Filman, bakarrik aurkitu nuen eszena bakarrean, ikastolan zeuden hiru emakume hitz egiten eta gaia ez zeukan zerikusirik gizonekin, arazoa zuen neskari buruz hitz egiten ari ziren.
 
Kaixo berriro!

Gaurko sarreran kartografiaren bideoa uzten dizuet, QR kode bat bidez sartu behar zarete, hemen utziko dizuet. Kartografiaren aurreko postean gehiegi irakurri behar zenuten, agian hau erosoagoa da. Zuen gustukoa izatea espero dut.